Opari-bonuak

Ezagutu, gozatu eta partekatu esperientzia paregabeak Amalurran.

Taldeak eta erretiroak

Zure topaketarako toki ezinhobea.

Ezagutu zure taldea naturarekin, Lurraren kulturarekin eta haren ondarearekin konektatzeko leku bat.

 

Zure esperientzia bakarra, esanguratsua eta eraldatzailea izatea bilatzen dugu. Amalurra, ikusten duzuna ez ezik, inguruak transmititzen duena ere bada, txoko bakoitzak (gordetzen/eskutatzen) duen sakontasuna. Prest zaude elkarrekin zer sor dezakegun jakiteko?

Amalurra helbide/toki ezin hobea da naturan esperientzia sakona bilatzen dutenentzat. Gure espazioak, areto barrukoak zein aire zabalekoak, talde-batasuna, atsedena eta sormena sustatzeko diseinatuta daude. Une bakoitzak, hausnarketarako eta loturarako/konexiorako gonbita egiten du.

Zer eskaintzen dizu Amalurrak?

30 urteko esperientziarekin, Amalurrak birsorkuntzaren kulturari buruzko ezagutza paregabea eskaintzen dizu, lotura osasungarriak eta kide izatearen zentzu sakona sustatzen dituena. Esperientzia aberasgarrien bidez, norbera bere buruarekin eta besteekin berriz konektatzea/harremantzea bilatzen dugu, ikaskuntza, ulermena eta lankidetza sustatuz.

 

Gure espazioa eszenatoki ezin hobea da ongizate-erretiroetarako, hazkuntza pertsonaleko tailerretarako edo eraldaketa bilatzen duen edozein talde-esperientziatarako.

Gure espazioak: inspirazioa txoko bakoitzean

Ostatua: erosotasuna, atsedena eta malgutasuna

Mota guztietako taldeentzako ostatu-aukerak eskaintzen ditugu: banakako logeletatik hasi eta partekatutako espazioetaraino. Gela bakoitza zure erosotasunerako diseinatuta dago, atsedena errazten duen giro atsegin batean.

  • Egon zaitez gure hotelean (banakako logelak eta bikoitzak), ostatuan edo apartamentu batean.
  • Gehienezko edukiera: 120 pertsona.
  • ⁠Wifi, amankomuneko eremuak.

Janaria: elikadura kontzientea

Gure sukaldeak zentzumenak esnatzen ditu elikadura kontziente baten bidez. 0km-ko eta ortuko produktu ekologikoekin egindako platerak eskaintzen ditugu, Bere lanketa (elaborazio) zainduan, ama lurrak ematen digun elikagaiekiko maitasuna eta errespetua sukaldaritza-arte bihurtzen da.

Gure eskaintza gastronomikoa dieta eta behar desberdinetara egokitzen da. Gozatu ezazu argiz betetako espazio moldakor batean, lorategi hostotsu batera begira.

  • Menu-aukerak: begetarianoa, beganoa, glutenik gabea, bertako eta nazioarteko sukaldaritza.
  • ⁠Edukiera: 130 pertsona.

Gugan konfiantza izan dute

Amalurra eco hotel

Garraioa: nola iritsi

Amalurra Bilboko aireportutik 40 minutura eta Bilboko erdigunetik 35 minutura dago. Lekualdatze zerbitzua eskaintzen dugu zure taldearen etorrera errazteko, sarbide erosoa eta kezkarik gabekoa ziurtatuz.

  • Kanpoko doako aparkalekua dugu.
  • Aireporturako transfer zerbitzua.
  • Amalurrara garraio publikoan ere irits daiteke.
Empresas yoga Amalurra

Prest zaude zure erretiroa edo ekitaldia hemen antolatzeko?