Amalurra jatetxea
Gorputzari lotzera eta zentzumenak piztera eramango zaituztegu gure sukaldaritzaren bidez, elikadura kontzientea erabilita.
Publikoarentzat irekita dagoela, Amalurra jatetxean bertako lehengaiekin (0 km) egindako goi mailako sukaldaritza eskaintzen dugu, produktu ekologikoei eta barazkiei lehentasuna emanez. Prestaketa zaindua, non ama lurrak eskaintzen dizkigun produktuek sortutako maitasuna eta errespetua sukaldaritza-arte bihurtzen dira.
Proposamen gastronomiko honek Euskadiko sukaldaritzako klasikoak eskaintzen ditu, planteamentu sortzaile eta ausartagoekin. Gune moldakorra eta argitsua, lorategi hostotsura begira, eta hainbat esperientzitara egokitzen dena. Karta nagusitik hasita taldeentzako menuak ere eskaintzen ditu, ospakizunak eta bilkurak egiteko aukerarekin, 40 mahaikiderentzako lekuaz jantoki pribatuan, edo 120 lagunentzako jantoki nagusian. Landarez inguratutako terraza leku ezin hobea da egun epeletarako eta udako egun beroetarako. Aukera begano eta begetarianoak eskaintzen ditugu, baita elikadura intolerantziak edo alergiak ordezkatzeko alternatibak ere.
Gure karta
HASIERAKOAK
Gure urdaiazpiko-kroketak (12 ale). 14 €
Mendrezka-entsalada, etxeko piper erreak eta antxoak. 16 €
Foie micuit-a, etxean egina sagar-purearekin. 23 €
BARATZEKOAK
Arroz integrala wokean salteatutako barazki eta perretxikoekin. 16 €
Nafarroa JDko zainzuriak.16 €
Espinaka eta pinaziez betetako zerbak Gorgonzola saltsarekin.18 €
ARRAINAK
Txipiroi freskoa Zallako tipula morearekin. 20 €
Olagarroa plantxan Ezpeletako piperrarekin. 21 €
Amuko legatza Bilboko erara barazkiekin. 24 €
HARAGIAK
Ahate-paparra Zallako txakolin-saltsarekin eta sagar purearekin. 18 €
Txahal masaila ezkai erako patata eta patata-gozo txipekin. 18 €
Artzentalesko arkumea kazolan menestra eta gaztakurruskariarekin (Km0). 24 €
Azpizuna plantxan, patata erreen pintxoa eta etxeko piperrak. 25 €
ETXEKO POSTREAK
Ardi esne gatzatua. 6 €
Azenario pastela koko izozkiarekin. 7 €
Txokolatezko Sacher pastela mandarina izozkiarekin. 7 €
Kremazko pantxineta gurinezko opil izozkiarekin. 8 €
Brioche torrija kafe-izozkiarekin. 8 €
Karrantza gazta tarta labekatua banilla izozkiarekin. 8€
Prezioek BEZa barne dute
Jatetxearen ordutegia:
Astelehenetik igandera:
13.00etatik 15.00etara
20.00etatik 21.30etara
Zerbitzu-mota, egunaren arabera
Igandeko afaritik ostiraleko bazkarira arte:
Eguneko menua bakarrik eskaintzen dugu
Ostiraleko afaritik igandeko bazkarira arte:
Karta bakarrik zerbitzatzen dugu