Enpresak

Elkarrekin lan egin, elkarrekin hazi

Empresas yoga Amalurra

Amalurra Eko-hotel eta Erretiro Zentroa agertoki ezin hobea da enpresa-ekitaldiak (MICE), lan-bilerak, berrikuntza- eta sormen-saioak, kultura jarduerak, bidai pizgarriak, dinamikak edota talde-formakuntzak egiteko aire zabalean edo gure areto eta espazioetan.

Talde-dinamikak oso tresna onuragarriak dira, bai banaka eta bai taldean, taldeen osasuna hobetzeko, integrazioa, aniztasuna, bizipenen trukea eta besteekiko lotura sustatuz. Gure aretoetan hainbat jarduera egiteko materialak daude eskuragarri: yoga esterilak, zafus eta kuxinak, mahaiak, aulkiak, proiektagailua, musika ekipoa. Coffee break zerbitzua ere eskaintzen dugu.

 

Amalurratik zure zerbitzura jartzen ditugu yoga klaseak, sukaldaritza klaseak, ume-zaintzaile zerbitzua, eta zure beharretara egokitutako behar beste aukera.

 

Honela, Amalurra eraldaketarako tresna ez ezik, enpatia ibilgailu gisa hartuta, ongizatea, energia eta argirako tresna ere bihurtzen da kide guztientzat. Amalurra topagunea eta lotura gunea da.

Benetako atsedena

Natura da hartu, zaindu, berrasieratu eta indartzen zaituen ama. Atsedena da bizi-energia berreskuratzeko, burua lasaitzeko eta gorputza birsortzeko iturri nagusietako bat. Zure taldea ingurune honetan kokatzea, haiei bake, oreka, eraldaketa eta konexio egun batzuk eskaintzea da.

Amalurra Eko-Resort eta Erretiro Zentroan, hoteleko 19 logela, bi apartamentu turistiko eta hostela jarri ditugu zure eskura, zure ekipo guztia hobekien funtzionatzen duen formatuan ostatatzeko.

Gizakiak konektatzen ditugu

Tamaina eta ezaugarri desberdinetako areto energetikoak, ekitaldi, enpresa eta bidaiarientzat, non harreman pertsonalak sustatu eta gure arimarekin askatasunez konektatu.

Pertsonak erakartzen ditugu eta aldaketa, bilakaera, eraldaketa, beste pertsona batzuekiko eta naturaren energia atabiko eta ahaltsuarekiko lotura sustatzeko instalazio egokiak dituen benetako leku berezi bat jartzen dugu eskura. Komunitatekoa izatearen sentimendua sustatzen dugu, bai zure lan-taldearekin, bai lagunekin edo familiarekin.

Resort organikoa, botere-lekua, alaia, pertsonen oreka emozionala berrelkartzeko atea.

Arima elikatu

Amalurran zure taldearekin partekatzen dituzun egunetan, proposamen gastronomiko orekatua dastatu ahal izango duzue, kalitate handiko osagai autoktono, km0-ko eta ekologikoekin. Prezio itxiko taldeentzako menuak eskaintzen ditugu, betiere zure beharretara egokitzeko aukerarekin.

Gure espezialitatea sukaldaritza begetarianoa eta Euskal Herriko etxeko sukaldaritza tipikoa dira.

Amalurran hainbat areto eta gune gastronomiko ditugu, bestak beste goi-sukaldaritzako jatetxea, naturaz inguratutako patioa eta erreserbatutako eremuekin; proposamen informalagoa duen kafetegia; edo barbakoa, taldeentzako aukera dibertigarria.

Empresas yoga Amalurra

Zure enpresaren jarduera kudeatzen lagunduko dizugu