Opari-bonuak

Ezagutu, gozatu eta partekatu esperientzia paregabeak Amalurran.

Nor gara

Amalurra, biziberritze proiektu bat

Amalurran zaude, Artzentalesen, Enkarterrialde eskualdean, Lurrarekin konexioan gozamen-, ongizate- eta zainketa-esperientzia aparta eskaintzeko natura erdian atondutako espazio batean. Gure filosofia biziberritzean oinarritzen da, norbanakoa bere buruarekin, besteekin eta naturarekin konektatzearen bidez.

 

Amalurraren hazia 90.eneko urteetan ernamuindu zen, Irene Goikoleak “barrutik nahiz kanpotik osatzen gaituen guztiarekin eta bizi gaituenarekin, hots, Lurrarekin berriro konektatzeko femenino sakonera edo gorputz sentikorrera itzartzeko” xedez Bilbon egin zituen lehen zirkuluen altzoan. Eta Ireneren eskutik sortu zen toki honetan Amalurra komunitatea.

Helburu nagusi batekin sortu zen: bertako naturaren oreka berreskuratzea.

Horretarako, lurra biziberritu zen, haren berezko izaera berreskuratuz, jatorrizko espezieak zaindu eta mantenduz. Garrantzi berezia eman zitzaion basoberritzeari, bertako 5.000 zuhaitz sartu ziren 12 hektareako lursailetan. Aldi berean, eraberritu egin ziren hondatuta zeuden eraikin zaharrak eta bideratu egin ziren bertako urak, drainatu eta lorategiak, ortuak eta oihan berriak sortzeko. Halaxe sortu zen Amalurra, eta horren bazter eta txokoez goza dezakezu gaur: hurkoaren eta naturaren bitartez norbere buruarekin elkartzeko toki bat, norberaren ahalduntzea berreskuratzeko, ahalduntze hori zerbait handiagoan, dela komunitate bat, herri bat, kultura bat edo Lurra, biltzen den identitate indibidual zein kolektibo gisa ulertuta.

 

Amalurra proiektu aitzindaria izan da bizikidetzan eta batasuna eraikitzen, eta 2020an amaiera eman zion komunitate asmodun bezala hasitako ibilbideari, eratze bidean den fase berri bati hasiera emateko, Amalurraren zerizanarekin eta oinarriekin bat egiten duenari eta horren proposamenarekin kolaboratu nahi duen duenari zabalik den komunitate bat, alegia.