Opari-bonuak

Ezagutu, gozatu eta partekatu esperientzia paregabeak Amalurran.

Zerbitzari-lanpostua

Azalpena:

Amalurra ekohotel eta erretiro zentroan gure taldekide izan nahi duten pertsonen bila gabiltza. Aretoko zerbitzaria behar dugu, barran ere lan egin dezakeena.

120 mahaikide hartzen duen jatetxe bat eta taberna-kafetegi bat ditugu. Gure web orria bisitatzera animatzen zaituztegu, gure sukaldaritzaren estiloa eta gure instalazioak ikus ditzazuen: https://amalurra.com/eus/jateko

Leku pribilegiatuan gaude naturaren erdian, eta ukitu modernoa duen sukaldaritza tradizionalaren alde egiten dugu, 0 km-ko eta denboraldiko produktuen alde. Ezinbesteko baldintza da karta duen jatetxean esperientzia frogagarria izatea, gutxienez 3 hilabetekoa.

Egin beharreko lanak:

Bezeroak artatzea eta mahaiak zerbitzatzea, lanak aretoko eta txandako arduradunaren jarraibideen arabera egitea.

Kontratua:

Lanaldi erdiko aldi baterako kontratua eskaintzen da. Hasiera batean astean 20 ordu inguruko kontratua eskaintzen dugu, denboraldi altua hurbildu ahala igoko da, eta lanaldi osoko kontratu batera irits daiteke denboraldi altuan. Aldi baterako kontratua 6 hilabetekoa izan ondoren,aldizkako kontratu finkoarekin mugagabe gisa sartzeko aukera egon liteke.

Ordutegia:

Batez ere asteburuetan, baina batzuetan astegunetan ere bai, batez ere denboraldi altuan. Salbuespenetan izan ezik, ez dugu lanaldi zatiturik egiten, jarraian baizik, 6tik 8 ordura bitarteko txandak, gutxi gorabehera.

Soldata:

Hitzarmenaren arabera, hileko 1.700 gordina (lanaldi osoari dagokio).

Baldintzak:

Euskara, ingelesa.

Gure instalazioetara iristen den garraio publikorik ez dagoenez, ezinbestekoa da garraio pribatua.

Eman izena eskaintzan

Idatzi administracion@amalurra.com helbidera.