Ingurune naturala
Enkarterriko udaberrian izaten den berdetasunaren eztanda eta udareondoen lore zuriak.
Udazkeneko horiak, gorriak eta okreak. Basoko argiune bat, bertan geratu, eta isiltasunerako espazioa eta denbora eskaintzen dizkizuna, zure barrualdea entzun, berraurkitu, ezagutu eta berriro maitatzeko.
Besteekiko balioen eskala birdefinituko dugu, baita lurrarekin, naturarekin eta animaliekin kontaktu sakona izateari esker ere. Geure buruaren benetako dimentsiora itzultzen gaituen eta unibertsoan birkokatzen gaituen oreka natural batek geure burua eta besteak zaintzera bultzatzen gaitu.