Amalurra Jatetxea

Artzentaleseko Amalurra jatetxea, Bilbotik gertu, ezaguna da bere sukaldaritza bikainagatik. Bertan Euskadiko tradizioa eta proposamen ausartagoak uztartzen dituen karta bat dastatu ahal izango duzu, beti ere 0 Km-ko tokiko osagaiekin eginak, ekologikoak eta kalitate handikoak. Hala, aipatzekoak dira bakailaoz betetako piperrak txipiroi saltsarekin, ziazerbaz eta pinoiz betetako penkak Gorgonzola saltsarekin, Artzentalesko arkumea kazolan egina bere menestrarekin eta gazta-karraskaria edo olagarroa plantxan garbantzu eta sagar humusarekin. Eta postrean, pantxineta gurinezko opilezko izozkiarekin, adibidez.

Menu bereziak eskaintzen dira taldeentzat, baita aukera begetarianoak eta beganoak ere. Eta noski, platerak zure alergietara edo intolerantzietara egokituko dira.

Amalurra jatetxearen beste erakargarrietako bat lorategira begira dauden leihate handiak dira. Janariaz gozatzen duzun bitartean eta eguraldiak uzten dionean, jatetxeak bere terraza zabala ere jartzen du eskuragarri.

Intimitate handiagoa bilatzen baduzu, gure jangela pribatua erreserbatu dezakezu, familia edo talde ospakizun esklusiboetarako txoko aproposa.

Amalurra jatetxea aukera ezin hobea da haurrak dituzten familientzat. Bertan haurrentzako menu batez gozatzeko aukera izango dute, gero kanpoko espazioetan segurtasun osoz jolastera ateratzeko.

 

HASIERAKOAK

Endibia-entsalada ahuakatea, laranja, datilak eta ziape- eta ezti-ozpinarekin   12€

Etxeko piper erre eta mendrezka entsalada antxoekin    16€

Gure urdaiazpiko-kroketak (12)     12€

Bakailaoz betetako piperrak txipiroi saltsarekin    14€

Nafarroako sor-markako zainzuriak, wasabi maionesarekin eta barazki kurruskariekin    16€

BARATZEKOAK

Ziazerbaz eta pinoiz betetako zerba orri-mamiak Gorgonzola saltsarekin   15€

Barazki freskoen menestra urdaiazpikoarekin    18€

KOILARAREKIN

Arrain-zopa bere jaki-puskekin    17€

Enkarterriko babarruna odolki eta azarekin (0 km)    15€

Arroz integrala wok erara salteatutako barazki eta perretxikoekin    14€

HARAGIAK

Txahal-karrillera patatak ezkaian eta boniato-txipekin   18€

Artzentalesko arkumea kazolan, menestra eta gazta-kurruskariarekin (0 km)   23€

Azpizuna plantxan, patata erreak, piper gorri erreak eta Karrantzako gazta (0 km)   24€

ARRAINAK

Txipiroi tipulaztatuak plantxan zitrikoekin    18€

Bakailaoa plantxan piperrada eta okin-patatekin batera  20€

Olagarroa plantxan Ezpeletako piperrautsarekin   21€

Legatza plantxan, hinojo-purearekin eta wakame-entsaladarekin    22€

POSTREAK

Ardi-esnez egindako gatzatua   5€

Sagar krumblea Idiazabalgo gazta izozkiarekin    6,5€

Sagar konpota aranekin eta orejoiekin    5,5€

Pikuak uxualean banilla-izozkiarekin    6,5€

Txokolate-pastela mamiekin eta mandarina-izozkia   7€

Azenario-pastela, jogurt-krema eta mojito-izozkia     7€

Pantxineta gurinezko opilezko izozkiarekin    8€

Prezioak BEZa barne