Enpresak
Amalurra Ecohotel & Retreat Center-a agertoki ezin hobea da enpresa ekitaldiak (MICE), lan-bilerak, berrikuntza- eta sormen- saioak, kultura jarduerak, pizgarri-bidaiak, dinamikak edota talde-formakuntzak egiteko aire zabalean edo gure areto eta espazioetan.
Talde-dinamikak oso tresna onuragarriak dira taldeen osasuna hobetzeko, bai banaka eta bai taldean, integrazioa, aniztasuna, bizipenen trukea eta bestearekiko lotura sustatuz. Gure aretoetan hainbat jarduera egiteko materialak daude eskuragarri: yoga esterilak, zafuak eta kuxinak, mahaiak, aulkiak, proiektagailua, musika ekipoa. Coffee break zerbitzua ere eskaintzen dugu.
Amalurratik zure zerbitzura jartzen ditugu yoga klaseak, sukaldaritza klaseak, ume-zaintzaile zerbitzua, eta zure beharretara egokitutako aukera ugari.
Amalurra eraldaketarako eta aldakuntzarako tresna ez ezik, ongizatea, energia eta argia ere bihurtzen da kide guztientzat, enpatia bitarteko gisa hartuta. Amalurra elkargunea eta lotunea da.
Benetako atsedena
Natura da hartu, zaindu, berrezarri eta indartu egiten zaituen ama. Atsedena da bizi-energia berreskuratzeko, burua lasaitzeko eta gorputza birsortzeko iturri nagusietako bat. Zure taldea ingurune honetan kokatzea, haiei bakea, oreka, eraldaketa eta konexiorako egun batzuk eskaintzea da.
Amalurra Eko-gune eta Erretiro Zentroan, hoteleko 19 logela, bi apartamentu turistiko eta aterpea jarri ditugu zure eskura, zure ekipo guztia hobekien funtzionatzen duen formatuan ostatu emateko.
Gizakiak konektatzen ditugu
Tamaina eta ezaugarri desberdinetako areto energetikoak, ekitaldi, enpresa eta bidaiarientzat, harreman pertsonalak sustatu eta gure arimarekin askatasunez konektatzeko.
Pertsonak erakartzen ditugu eta benetako leku berezi bat jartzen dugu eskura, aldaketa, bilakaera, eraldaketa, beste pertsona batzuekiko lotura eta naturaren energia atabikoa eta ahaltsua sustatzeko instalazio egokiak dituena. Komunitatekoa izatearen sentimendua sustatzen dugu, bai zure lan taldearekin, bai lagunekin edo familiarekin. Gune organikoa, botere lekua, alaia, pertsonen oreka emozionalarekin berriro elkartzeko sarbidea.
Arima elikatzea
Amalurran zure taldearekin partekatzen duzun egunetan, proposamen gastronomiko orekatua dastatu ahal izango duzue, kalitate handiko bertako osagai 0 km-ko eta ekologikoekin. Taldeentzako prezio itxiko menuak eskaintzen ditugu, betiere zure beharretara egokitzeko aukerarekin.
Gure espezialitatea sukaldaritza begetarianoa eta Euskal Herriko etxeko janari tipikoak dira.
Amalurran hainbat areto eta gune gastronomiko ditugu, bestak beste goi-sukaldaritzako jatetxea, naturaz inguratutako patioa eta erreserbatutako eremuekin; proposamen informalagoa duen kafetegia; edo barbakoa, taldeentzako aukera dibertigarria.