Opari-bonuak

Ezagutu, gozatu eta partekatu esperientzia paregabeak Amalurran.

MICE Amalurra

Taldeak eta ospakizunak

Amalurra ospakizuna, bilkura, ongizatea, poza eta elkargunea da. Ekoguneak barneko eta kanpoko espazio moldakorrak eta funtzionalak ditu, talde handientzako erosotasun guztiekin.

Ekitaldi arraskatatsuak antolatzeko, elkarlanean aritzea da gure asmoa. bat eginda jardun eta profesionaltasun, jasangarritasun eta osasun espirituak batuta.

Arimen batasun mistikoa

Bizitza elkarrekin sortu eta ospatzearen sinboloa da ezkontza. Maitasun kontzientearen gurtza da, bihotzetik sortzen den alaitasunarekin . Zorion hori magiaz eta xarmaz betetako ingurune natural indartsuan partekatzeak, are bereziago bihurtuko du ekitaldia. Menu pertsonalizatuak eta menu itxiak eskaintzen ditugu, galdetu gure taldeari.

Ezkontzetarako menua

HASIERAKOAK

 

Etxeko foiea, kanela-harea eta sagar-marmeladarekin.
Galeper-entsalada eskabetxean eta barazkiekin, kinoarekin eta Karrantzako gaztarekin.
Mozarellaz ketutako sardina, etxeko ogi txigortuaren gainean lisatua.

 

BIGARRENAK

 

Bakailaoa tenperatura baxuan piperrada eta patatekin.
Txahal-masaila saltsan, batato-kremarekin gozo eta patata-txipekin.

 

POSTREA

 

Hostopil-hostopila arroz-esne izozkiarekin.

Konfiantza eta abegitasuna. Jardunaldi arimadunak.

Konfiantzazko harremana sortzen dugu zure ekitaldia Amalurran ospatzean harrera eta babesa senti dezazun. Komunikazio ona, abegitasuna eta adostasunez buruturiko antolaketa dira giltzarrietako batzuk, momentuak partekatzearen poza une oro sentiarazten duten ekitaldiak ospatzeko.

Betaio menua

HASIERAKOAK

 

Galeper-entsalada eskabetxatua eta barazkitxoak, kinoa eta Karrantzako gazta.
Urdaiazpiko iberikoa ogi xigortuarekin.
Etxeko frijituak.
Txahal-buztanaren ravioliak brokoli-purearekin eta erremolatxa-kubotxoekin.

 

BIGARRENAK

 

Legatz arrautzaztatua mihilu-kremarekin eta koralezko kurruskariekin.
Ahate-konfita fruitu gorrien chutney-aren gainean eta sagar salteatua.

 

POSTREA

 

Hostorea gurin-opilezko izozkiarekin eta txokolate beroarekin.

 

*Ardo ondua, ogia, ura eta kafea barne.

Kolitza menua

HASIERAKOAK

 

Urdaiazpiko iberikoa ogi xigortuarekin.
Otarrainxkak plantxan Zallako txakolinarekin.
Olagarroa plantxan garbantzu eta sagar hummusarekin.
Mendrezka-entsalada etxeko piper erreekin, kipula kurruskariarekin eta sesamo txigortuarekin.

 

BIGARRENAK

 

Zapoa plantxan olio errearekin.
Azpizuna plantxan etxeko piper erreekin eta Karrantzako patata- eta gazta-krema finarekin.

 

POSTREA

 

Sacher tarta mugurdi-izozkiarekin.

 

*Ardo ondua, ogia, ura eta kafea barne.