Amalurra jatetxea
Gorputzari lotzera eta zentzumenak piztera eramango zaituztegu gure sukaldaritzaren bidez, elikadura kontzientea erabilita.
Publikoarentzat irekita dagoela, Amalurra jatetxean bertako lehengaiekin (0 km) egindako goi mailako sukaldaritza eskaintzen dugu, produktu ekologikoei eta barazkiei lehentasuna emanez. Prestaketa zaindua, non ama lurrak eskaintzen dizkigun produktuek sortutako maitasuna eta errespetua sukaldaritza-arte bihurtzen dira.
Proposamen gastronomiko honek Euskadiko sukaldaritzako klasikoak eskaintzen ditu, planteamentu sortzaile eta ausartagoekin. Gune moldakorra eta argitsua, lorategi hostotsura begira, eta hainbat esperientzitara egokitzen dena. Karta nagusitik hasita taldeentzako menuak ere eskaintzen ditu, ospakizunak eta bilkurak egiteko aukerarekin, 40 mahaikiderentzako lekuaz jantoki pribatuan, edo 120 lagunentzako jantoki nagusian. Landarez inguratutako terraza leku ezin hobea da egun epeletarako eta udako egun beroetarako. Aukera begano eta begetarianoak eskaintzen ditugu, baita elikadura intolerantziak edo alergiak ordezkatzeko alternatibak ere.
Gure karta
HASIERAKOAK
Endibia entsalada ahuakate, laranja, datilekin. 12 €
Mendrezka-entsalada, etxeko piper erreak eta antxoak. 16 €
Gure urdaiazpiko-kroketak (12 ale). 12 €
Bakailaoz betetako piperrak txipiroi saltsarekin. 14 €
Nafarroa JDko zainzuriak wasabi maionesarekin. 16 €
Foie micuit-a, etxean egina, sagar-purearekin. 22 €
BARATZEKOAK
Ziazerbaz eta pinaziz betetako zerbak Gorgonzola saltsarekin. 15 €
Barazki naturalen menestra urdaiazpikoarekin. 18 €
KOILARAREKIN
Arrain zopa bere zatiekin. 17 €
Enkarterriko babarruna odolki eta azarekin (0 km). 16 €
Arroz integrala wokean salteatutako barazki eta perretxikoekin. 14 €
ARRAINAK
Begihandia bere tintan arrozarekin. 20 €
Bakailaoa plantxan piperrada eta okin-patatekin. 22 €
Olagarroa plantxan Ezpeletako piperrarekin. 21 €
Amuko legatza Bilboko erara okin-patatekin. 22 €
HARAGIAK
Txahal masaila ezkai patatak eta boniato-txipekin. 18 €
Artzentalesko arkumea kazolan, menestra eta gazta kurruskariarekin. 24 €
Azpizuna plantxan, patata erre eta etxeko piperrekin. 24 €
Tripakiak eta muturrak Bizkaiko erara. 18 €
Lumagorri oilasko albondigak boilur eta foie saltsarekin. 23 €
ETXEKO POSTREAK
Ardi esne gatzatua. 6 €
Pikuak uxualean banilla izozkiarekin. 7 €
Txokolatezko Sacher pastela mandarina izozkiarekin. 7 €
Pantxineta gurin opilezko izozkiarekin. 8 €
Brioche torrija kafe-izozkiarekin. 8 €
Karrantza gazta tarta labekatua banilla izozkiarekin. 8€
Prezioek BEZa barne dute
Jatetxearen ordutegia:
Astelehenetik igandera:
13.00etatik 15.00etara
20.00-etatik 21.30-etara