Opari-bonuak

Ezagutu, gozatu eta partekatu esperientzia paregabeak Amalurran.

Jainkosaren haitzuloa

Jainkosaren haitzuloa karga espiritual eta historiko handiko eraikuntza bat da

Jatorrian, Sagrada Familia kongregazioak diseinatu zuen, eta hamarkadetan zehar Birjinaren irudia zuen aldare bat hartu zuen bere baitan. Gaur egun, bere aztarna ez da ezabatu, baizik eta Amalurraren espiritualitate garaikidearekin bat eginik berreskuratua izan da, lekuaren energiari errespetua gordeaz.

 

Lehenago haitzuloan zegoen irudiari Grazien Banatzaile esaten zioten. Izen horrek jarraitzen du gaur egungo irudiari zentzua ematen.  Hori da, oraindik ere, egungo irudia definitzen duen ezaugarria. Irudiak Ama Natura irudikatzen du, eta zehazkiago, bere alde sortzailea eta bizi-emailea, haurdun baitago. Jainkosaren irudiak eskuetan esfera bati eusten dio, femeninoaren sinbolo bat, sabelean hazi, eutsi  eta orekatzen duen indarra. Irudi horrek sakratu femeninoaren dimentsio unibertsala adierazten du: sortzaile, hartzaile eta eraldatzaile gisa ulertua. Tradizioen arteko adiskidetzea ere iradokitzen du: kristau ondarea eta Lurraren debozioa