
Hartza
Hartza oso sinbolo sakona da Amalurraren ibilbidean. Bere indar instintiboaz haratago, arbasoekiko eta oroimen kolektiboan ahaztuta geratu den jakindurarekiko lotura irudikatzen du
Kultura askotan totem-animalia da, birsortzearekin, babes-indarrarekin eta ametsekin lotua. Euskal tradizioan, arbaso sakratutzat hartzen zen.
Amalurran, hartzaren sinboloa gure bidearen zati handia ibili ondoren agertu zen, eta ohartu ginen galdua genuela hark adierazten duen lotura. Kontzientzia hartze hori erritual sistemiko batean gertatu zen zeinaren helburua izan baitzen herri gisa galdua genuen katebegia aurkitzea, gure identitate sakonenetik deskonektatuta mantentzen gintuena.
Erritualak agerian utzi zuen katebegi hori arbasoekiko lotura zela., Ama Lurraren bihotzarekiko eta bere erritmo naturalarekiko lotura.
Hartzaren neguko loaldia barneratze eta barne-itzal garai bat da, non funtsezkoa isiltasunean ernetzen den. Haitzulotik ateratzean, hartzak bere baitan piztu duen argia dakar. Amalurrako hartzaren eskulturan, argitasun hori bere beso artean daraman eguzkian irudikatzen da: argiaren, kontzientziaren eta bizitasun berrituaren ikurra, baita udaberriko eguzki berriarena ere.
Horrela, hartzak barne-sakontasuna sostengatzera gonbidatzen gaitu eta gure barruko erritmo naturalarekin konektatzean pizten den jakindurian konfiantza izatera.