
Ekizuri aretoa
Elkartzeko, biziberritzeko eta bizipozerako tokia. Bakerako eta konexiorako tokia. Energia-jarioa erakartzen duen erabilera anitzeko espazio zirkularra.

- Tamaina: 18,5 m-ko diametroa – 270,5 m² -ko azalera.
- Gehienezko edukiera: 200 pertsona.
- Kontzertu eta zuzeneko musika emanaldietarako diseinaturiko akustika.
- Bi mikrofono dituen audio ekipoa.
- Giro ezberdinetara egokitu daitekeen argiztapena.
- Basorako leihateak.
- Gosari edo janari zerbitzua eskatzeko aukera.
- Taldearen ezaugarrien edo ekitaldien motaren arabera, modu ezberdinean antola daiteke aretoa.
Muga arkitektonikorik gabe eta basorako leihate zabalekin, aretoaren antolamendu zirkularrak oso energia berezia sorrarazten du, egunez zein gauez. Areto hau eraikitzeko unean kontuan hartu ziren geometria sakratuaren eta bioeraikuntzaren irizpideak. Espazio balioaniztun, diafanoa eta moldaerraza, paregabea ospakizunetarako zein talde-esperientzia eta dinamiketarako.
Antolaketa ezberdinak
