Opari-bonuak

Ezagutu, gozatu eta partekatu esperientzia paregabeak Amalurran.

Arimadun espazioak

Ongi etorri Amalurraren arimadun espazioetatik egindako ibilbide honetara

Amalurrako txoko bakoitzak istorio bat gordetzen du

Ongi etorri Amalurraren arimadun espazioetatik egindako ibilbide honetara. Lurra eta kolektiboa zaintzeko grinatik sortutako leku hau asmo zehatzez diseinatuak izan diren txokoz beteta dago, zentzuz eraldatuak eta gaur zuk ere deskubritu ditzazun irekiak . Espazio bakoitzak gelditzera, behatzera eta zuregan eragina duenarekin konektatzera gonbidatzen zaitu.

Amalurra Irene Goikolearen ikuspegi eta konpromisoaren fruitua da. Proiektua sortu zuen Lurrarekin, bizitzaren funtsezkoarekin eta mundua modu kontzienteagoan eta kolaboratiboagoan bizitzeko modu batekin konektatzeko desioz. Hasiera-hasieratik, berak gidatu du bide hau barne-lana, ingurunearen zaintza eta komunitate ireki baten forma uztartuz.