Koronabirusaren (COVID-19) eta haren osasun-ondorioak direla eta, eskaintzen dugun ongizate-esperientziari uko egin gabe, Amalurra Ekohotel eta Erretiro Zentroko zure egonaldia konfiantza eta lasaitasun osoz egitea nahi dugu. Horregatik, segurtasun, osasun eta higiene-protokolo hauek hartu ditugu, erakunde egokiek gomendatuta.
Garbiketa eta desinfekzio orokorreko Covid 19 prebentzio-jarduerak:
Eguneroko garbiketa maiztasun handiagoarekin egiten da, batez ere kontaktu handiagoko eremuetan.
Produktu desinfektatzaile homologatuak erabiltzea.
Eremu komunen eta gelen aireztapena handitzea. Langileei eta hornitzaileei egunero tenperatura hartzea.
Bezeroei tenperatura hartzea instalazioetara iristen direnean.
Hotel eta jatetxearen sarreran alfonbra desinfektatzailea erabiltzea.
Covid 19 prebentzio-jarduerak zonaka:
Harrera eta Bilera-Gelak Gehieneko edukiera ezartzea.
Check-in On line modu azkar, eroso eta seguruan egitea.
Harreran babes-holtzak jartzea.
Hoteleko langileek gel alkoholikoa etengabe erabiltzea.
Bezeroen eta langileen arteko urruntze-neurriak bermatzea.
Lurrean distantzia-markatzaile ikusgarriak finkatzea, aglomeraziorik egon ez dadin.
Bezeroei soluzio desinfektatzaileak ematea.
Txartelarekin edo beste bitarteko elektroniko batzuekin ordaintzea sustatzea.
Jatetxea eta kafetegia
Plater indibidualetara edo dosi bakarrera jotzea
Erabilera bakoitzaren ondoren, erabilera komuneko elementuak desinfektatzea.
Beharrezkoak ez diren dekorazio-elementuak kentzea.
Buffeterako babes-pantailak jartzea.
QR kodearen bidez, jatetxe eta kafetegiko kartara sartzea.
Gelak:
Gelak behar bezala aireztatzea.
Alfonbrarik ez erabiltzea.
Dekorazio-elementuak mugatzea.
Mantak eta burkoak behar bezala babestea. Komunean paperontzi bat jarri, estalkiarekin, poltsa bikoitzarekin eta eskuzkoa ez den eragingailuarekin.
Bezeroak bere egonaldian nahi duen garbiketa-mota eskaintzea (garbiketa osoa; garbiketa mugatua; egonaldiko garbiketa)
Gelak hutsik edukitzea bi egunez, ostalari berri bati esleitu aurretik.
Edozein argibide edo eskaera egiteko, gure profesional-taldea zure esanetara dago etengabe.
Gozatu esperientzia ahaztezinaz!!