Amalurra-Cafe-Reception

Amalurra Taberna-Kafetegia

Gure kafetegia leiho zabaleko eraikin batean dago, eta topagune ezin hobea da lagunekin eta senideekin edo lankideekin sozializatzeko eta gozatzeko, Amalurran baldin bazaude enpresa-ekitaldi bat dela eta.

Pintxo eta razio landuekin eta kalitatezko osagaiekin gure espezialitatea txipiroi rabak, barazki-rabak tenpuran eta etxeko kroketa gozoak dira.

Barrualdetik, ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango duzu, baita kanpoko terraza atseginetatik ere. Amalurra taberna-kafetegia leku zoragarria da ardo bat, infusio bat edo konbinatu bat hartzeko.

Aukera gozoagoei buruz ere galde diezagukezu, besteak beste, txokolatea katiluan etxeko bizkotxoarekin.