
Talde eta ospakizunak
Amalurra ospakizuna, bilkura, ongizatea, poza eta topaketa da. Eko-resort-ak talde handientzako erraztasun guztiak dituzten erabilera anitzeko barne- eta kanpo-espazio funtzionalak ditu.
Gure asmoa ekitaldien antolaketak arrakasta izan dezan profesionaltasun, iraunkortasun eta osasun izpiritu berarekin elkartzea da.
Arimen batasun mistikoa
Amankomunean bizitza sortu eta ospatzearen sinboloa da lotura. Bihotzetik sortzen den alaitasunarekin maitasun kontzientearen gurtza da. Hori magiaz eta xarmaz betetako ingurune natural boteretsuan partekatzeak, are bereziagoa bihurtu du. Menu pertsonalizatuak eta menu itxiak eskaintzen ditugu, galdetu gure taldeari.
Ezkontzetarako menua
LEHENENGOAK
Etxeko foiea, kanela-harea eta sagar-marmeladarekin.
Galeper-entsalada eskabetxean barazkiekin, kinoa eta Karrantzako gaztarekin.
Sardina ketua mozzarella lisatua eta etxeko ogi txigortuarekin.
BIGARRENAK
Bakailaoa tenperatura baxuan piperrada eta okin-patatekin.
Txahal-masaila saltsan batata gozo krema eta patata-txipekin.
POSTREA
Hostopil milorriak arroz-esne izozkiarekin.
Konfiantza eta abegitasuna. Arimadun jardunaldiak.
Zure ekitaldia Amalurran ospatzean harrera eta babesa senti dezazun konfiantzazko harremana sortzen dugu. , Uneoro momentuak partekatzearen poza sentiarazten duten jarduerak ospatzeko, komunikazio ona, abegitasuna eta adostasunez buruturiko antolaketa dira giltzarrietako batzuk.
Betaio Menua
LEHENENGOAK
Galeper-entsalada eskabetxatua eta barazkitxoak, kinoa eta Karrantzako gazta.
Urdaiazpiko iberikoa ogi xigortuarekin.
Etxeko frijituak.
Txahal-buztanaren ravioliak brokoli purea eta erremolatxa kuboekin.
BIGARRENAK
Legatz arrautzaztatua mihilu-krema eta koralezko kurruskariekin.
Ahate konfita fruitu gorrien chutney gainean eta sagar salteatua.
POSTREA
Hostopila gurin-opilezko izozkia eta txokolate beroarekin.
Ardo ondua, ogia, ura eta kafea barne.
Kolitza Menua
LEHENENGOAK
Urdaiazpiko iberikoa ogi xigortuarekin.
Otarrainxkak plantxan Zallako txakolinarekin.
Olagarro lisatua garbantzu hummusa eta sagarrarekin.
Mendrezka-entsalada etxeko piper erreak, kipula kurruskaria eta sesamo txigortuarekin.
BIGARRENAK
Zapoa plantxan olio errearekin.
Azpizuna plantxan etxeko piper erreak eta Karrantzako gazta- eta patata-krema finarekin.
POSTREA
Sacher tarta mugurdi-izozkiarekin.