armanon-natural-park

Armañongo Parke Naturala

Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Enkartazioetako paisaian nabarmentzen den mendigunea da Armañon Parke Naturala.

Karrantza eta Turtzioz artean zabaltzen da, mendiz eta mendixkaz osatutako 2.999 hektareako lur-eremu zabalean.

Mendigunearen puntu altuena Armañon mendiaren gailurra da (854m), baina beste tontor esanguratsurik ere bada inguruetan, hala nola Ranero(737m), Surbias(638m) eta Jorrios (837m).

Mendigunea nagusiki kare harrizkoa denez, lurrazaleko paisaiak erliebe ikusgarriak ditu, eta ohikoak dira lapiaz, torka eta arrailaz jositako forma karstikoak. Lurpeko paisaia ere ikusgarria da: balio geologiko, paleontologiko, espeleológico eta biológico handiko 200 kobazulo baino gehiago daude katalogatuta eremu honetan.

Mendiguneko landarediari dagokionez, bertako basoak azalera handia hartzen du: artadiak, pagadiak, hariztiak eta baso mistoak legal eta ibarbideetan.

Espezie ugarik osatzen dute Armañoneko fauna bertan topatu baitute habitat egokia. Deigarria da saguzar-espezie kopuru handia, mendigunea kareharrizkoa izatearen ondorioa. Europan desagertzeko zorian dauden lau espezie bizi dira ingurune honetan: Ferra-saguzar handia, Ferra- saguzar txikia, Geoffroy saguzarra eta Arratoi-belarri Handia. erliebe sakarrak, gaitera, babesleku apartak dira harkaitzetan bizi ohi diren hainbat hegazti espezierentzat.

Karrantza harana iparraldeko isurialdetik itxita,muino luzanga bat Raneroko haitzen artean, Armañongo larredi zabalen artean eta Los Jorrios (Turtzioz) mendi karstikoa estaltzen duten artadi trinkoen artean luzatzen da.

Inguru pribilegiatu horretan,baserriarekin loturiko giza jarduerek paisaia ikusgarriekiko harmonian bizitzen jakin dute, Bizkaiko ondare naturalaren eta ekologikoaren funtsezko zatia da. Mendi horiek inguratzen dituen eremua eragile atmosferikoen ekintzak zizelatu du, batez ere euriurak,eta horrek fisonomia ikusgarriko paisaia modelatu du, batik bat Raneroko haitzaren inguru karstikoan,lapiazek,leizeek,doli nek,torkek eta haitzuloek osaturiko labirintoarekin.

Ez da harritzekoa,beraz,bere garrantzi ekologikoa eta aisialdirako nahiz jolasaldirako lekutzat duen erakargarritasun handia kontuan hartuta,zona horrek babes berezia behar izatea.

Inguru naturala

Raneroko karsta

Raneron, euri uren higadurak modelaturiko kareharrizko mendilerroa aurkituko dugu; lurpeko ohiko eraketak sortzen ditu; adibidez: Pozalagua eta Santa Isabel haitzuloak, edertasun handikoak.

Ventalaperrako haitzuloak

Raneroko haitzen oinarrian kokaturik daude, “Miron” deritzon horma ikusgarriaren oinean. Barruan, bisonteen eta hartzen grabatu bikainak aurkitu dira, historiaurreko gizakiaren eskuak egindakoak.

Pozalagua haitzuloa

1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian jarri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau. Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu.

Torca del Carlista

Ranero haitzetako interes espeleologiko handieneko lekua Torca del Carlista da. Bertako gela oso handia da. Europako gelarik handiena eta mundu osoko bigarren gelarik handiena da.

Sopeñako artadia

Sopeñako hare-harrizko haitzek itsasoko haizeetatik babesten dute, eta euren babesean mikroklima epela garatzen da. Hori dela eta, erlaitz kantabriarrean artadi mediterraneoa hazi ahal izan da.

Armañon

Gailur handi eta zuritu hori haranaren iparekialdeko muturrean altxatzen da, eta gailurretik Turtzioz eta Karrantza haranetako ikuspegi bikainak ageri dira. Inguruetan monumentu megalitiko garrantzitsuak daude, esate baterako, Galupa eta Lama; horiek agerian jartzen dute zonan artzaintza garaturik zegoela historiaurretik gaur egunera arte.

Orain, egoera erdi basatian, abere autoktono batzuk dabiltza bazkan, adibidez, pottoka zaldia eta betizu nahiz terreña arrazako behiak.

Informazio praktikoa

Helbidea

Karrantza – Turtzioz
48880 (Bizkaia)

Ordutegia / Oharrak

Armañon Parketxea

Ranero auzoa (Pozalagua Kobaren alboan)

Karrantza

Tfnoa. 688 884 330

Ordutegia:

Asteartetik igandera 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 18:00

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Eremu naturalean bertan bideak daude pasieran ibiltzeko.


Argitaratuta:January 10, 2019  -  Ezagutu Euskadi, Jarduerak