Ontzi garbitzaile lan-postua
Azalpena:
Amalurra Eko-hoteleta Erretiro Zentroan gure taldeko kide izan nahi duten pertsonen bila gabiltza. Ontzi garbitzailea behar dugu.
120 mahaikide arteko jatetxe bat eta taberna-kafetegi bat ditugu. Gure web orria bisitatzera animatzen zaituztegu, gure sukaldaritzaren estiloa eta gure instalazioak ikus ditzazuen: https://amalurra.com/eu/jan
Leku pribilegiatuan gaude naturaren erdian, eta ukitu modernoa duen sukaldaritza tradizionalaren alde egiten dugu, km0 eta denboraldiko produktuen alde.
Ezinbesteko baldintza da garbigailu industrialekin esperientzia praktikoa izatea. Jarraibideak esesteko eta hainbat zereginetan laguntzeko gaitasuna, beharrezkoa den neurrian. Denbora tratatzeko trebetasunak.
Egin beharreko lanak:
- Objektu espezifikoak eskuz garbitzea (adibidez, zura mozteko taulak, eltze handiak eta portzelana delikatua).
- Plater, edalontzi eta ekipo garbiak zuzen biltegiratzea.
- Zaborra aldian-aldian ateratzea.
- Sukalde-eremua desinfektatzea, zorua barne.
Kontratua:
Lanaldi erdiko aldi baterako kontratua eskaintzen da. Hasiera batean, astean 20 ordu inguruko kontratua eskaintzen dugu, sasoi altua hurbildu ahala igotzen dena, eta lanaldi osoko kontratu batera hel daiteke denboraldi altuan.
Ordutegia:
Batez ere asteburuetan, baina batzuetan astegunetan ere bai, batez ere denboraldi altuan. Txandaka, asteburuetan eta gauetan lan egiteko prest egon behar da.
Soldata:
Hitzarmenaren arabera.
Baldintzak:
Gure instalazioetara iristen den garraio publikorik ez dagoenez, ezinbestekoa da garraio pribatua.
Eman izena eskaintzan
Idatzi administracion@amalurra.com helbidera