Harreragile lan-postua
Azalpena:
Amalurra Ekohotel eta Erreturo Zentroan gure proiektuarekin eta gure harrera-taldearekin bat egin nahi duen norbaiten bila gabiltza. Pertsona profesionala, dinamikoa, pro-aktiboa eta bezeroaren arretan aditua, administrazio-lanetan (kontabilitatea, plangintza, etab.) lagundu diezagukeena.
Publikoaren harreran aurretiko lan-esperientzia (gutxienez 1-3 urte).
Hizkuntza maila aurreratua (euskara, gaztelania eta ingelesa). Ofimatika ezagutzak eta ordenagailua menderatzea.
Egin beharreko lanak:
- Erreserben kudeaketa.
- Bezeroei arreta eta ongietorria.
- Jatetxe eta kafetegiarekin koordinatzea.
- Emandako zerbitzuaren kalitatea eta ostatuaren egoera gainbegiratzen laguntzea.
- Administrazio- eta kudeaketa-lanetan laguntzea (fakturazioa, gogobetetze-inkestak…)
- Komunikazio- eta hedapen-lanetan laguntzea.
- Ekintza komertzial aktiboetan laguntza, batez ere telefonoz.
Kontratua:
Lanaldi erdiko aldi baterako kontratua. Hasiera batean astean 30 ordu inguruko kontratua eskaintzen dugu, sasoi altua hurbildu ahala igotzen joango dena, eta denboraldi altuan lanaldi osoko kontratua egin ahal izango dugu.
Ordutegia:
Txandaka lan egiteko prest egon behar da, asteburuak barne.
Soldata:
Hitzarmenaren arabera.
Baldintzak:
Gure instalazioetara iristen den garraio publikorik ez dagoenez, ezinbestekoa da garraio pribatua edukitzea.
Eman izena eskaintzan
Idatzi administracion@amalurra.com helbidera